ANAITASUNAKO I. XAKE MARATOIA.

(2013ko abenduaren 14an, Iruñean).

 

 

 

            Eguna:

 

            2013ko abenduaren 14an.

 

            Tokia:

 

Anaitasuna Kultur, Jolas eta Kirol Elkartea.(Iruñeko López-Sanz Doktorearen kalea, 2).

 

            Ordutegia:

 

            Goizean: 10:00etatik 14:00etara. Atsedena: 14:00etatik 16:00etara. Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara. Sari banaketa: 20:15etan.

 

            Izen ematea:

 

            10 euro. Arratsaldean hasiz gero, 5 euro.

 

            Anaitasunaren bulegoko telefono honetan: 948 25 49 00. Sakelako telefono honetan: 696 18 51 05. Helbide elektroniko honetan: “ajedrezanaita@hotmail.com”.

 

            2013ko abenduaren 13an amaituko da epea.

 

            Joko sistema:

 

Masnou sistema. Jokalarien bi heren beti aritzen dira jokoan, heren bat zain geratzen den bitartean. Galtzen duenak mahaia uzten du. Berdinketa eginez gero, pieza zuriak eraman dituenak uzten du. 5 minutuko partidak dira hasieran. Gero, irabazleak 4 minutu soilik izaten ditu. Berriz irabaztekotan, 3 minutu. Irabazten segitzen badu, 3 minutuko denbora mantentzen du. Berdinketa egitekotan, hurrengo partidan bi jokalariek 5 minutu dituzte. Berdinketak ez du balio puntuatzeko, baina berdinketa kopurua torneo bukaeran ezberdinketa egiteko lehenengo bidea da (bigarrena gutxiago izatea jokatutako partidak). Mahaia mantentzen duenak kolorea aldatzen du. Lehenengo postuan bi jokalari berdinduta bukatuz gero, kolorea zozkatuko da, zuriek minutu bat gehiago izanen dute eta berdinketak beltzei emanen die torneoa. Ranking-aren arabera, hasieran zozkatuko dira koloreak.

 

            Edozein momentutan jokalari batek uz dezake torneoa eta geroago berriz sartu. Nahi hainbat aldiz egin dezake hori, epaileari beti jakinarazita.

 

            Partida gehien irabazten duenak irabazten du maratoia.

 

Sariak:

 

            Inskripzioen % 75a sarietarako izanen dira. Lehenengoarentzat, diru horren % 40; bigarrenarentzat, % 30; hirugarrenarentzat, % 15; laugarrenarentzat, % 10; bosgarrenarentzat, % 5.

 

2013-11-27.

 

Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.